#Oleku Zergatik #Oleku?

Ekonomia Zirkularra
berrikuntza tresna
bezala

#Oleku-n gure lurraldean aplikatu daitekeen Ekonomia Zirkularrari ikuspegiari formarik egokiena ematen saiatu gara, prozesua argitzen eta metodologia eskuragarri bat eskainiz inpaktu handiko ekintza zehatzak piztu eta gauzatzeko.

Ekonomia Zirkularra pertsonak, ingurunea eta partekatzen dugun etorkizuna errespetatzen duen berrikuntza eredu bat bezala ulertzen dugu, munduarekin, baliabideekin, naturarekin eta egunero kontsumitzen dugunarekin daukagun harremanari buruz hausnartzen lagun gaitzakeena.

Gipuzkoako, Euskal Herriko enpresa-sarean eta orokorrean Ekonomia Zirkularraren inguruan interesa daukan erakunde guztietan eragina izatea bilatzen dugu, dagoen lekuan dagoela: ETEak, start up-ak, negozio garapen eta produktuen diseinu sailak, eraldaketa digitaleko prozesuan dauden enpresak, erakunde publikoak eta ekintzaile berriak.

#Oleku baliabide eta denbora gutxi behar dituen baina ikuspegi eta inpaktu asmo handia daukan tresna da, autokudeatzailea eta gure enpresako proiektu eta erronketan zuzenean erabili daitekeena.

#Oleku banaka edo taldeka erabili daiteke eta emaitza ukigarriak sortzera bideratuta dago, bai estrategia mailan bai soluziobide berriak garatzeko.

Plataforma hau metodologia, prozesu eta tresnen biltegi bat baino gehiago izatea nahi dugu, hau da, foru bizi eta aktibo bat non konexio, harreman eta aukerak errazten diren berrikuntza zirkular irekiaren prisma berean.

#Oleku-n jasotzen diren dokumentuak eta metodologia proposamenak Creative Commons lizentziaren pean garatuta daude (Attribution Non-Commercial Share Alike / Atribución No Comercial Compartir Igual (CC BY-NC-SA)) ezagutzaren erabilera eta truke librea zabaltzera bideratuta dagoena.

#Oleku