Ekonomia zirkularrak eta
honek enpresa-testuinguruan
jakin-nahia
pizten badizu,
leku egokian zaude.

#Oleku #OLEKU aurkezten dizugu#OLEKU aurkezten dizugu
#Oleku #Oleku
#OLEKUREN JATORRIA

Errealitate zirkularrak
pizten.

#Oleku Ekonomia zirkularra oinarritzen den metodologia ezagutzera emateko eta eskuragarri izateko helburuarekin jaiotzen da. Ekonomia zirkularra ekintzailetza, lan-estrategia, metodologia eta enpresentzat eraldaketa- eta berrikuntza- iturri bat dela ulertzen dugu.

#Oleku-n lan- eta hausnarketa- lekuak sortzea bilatzen dugu, pentsakera-eredu, ezagutza eta proiektu berriak gauzatzeko beharrezko tresnekin batera.

Autokudeatzailea den prozesu bat eta beharrezko tresnak aurkezten ditugu, ekonomia zirkularraren esparruan soluziobide berritzaileak sortzeko.

Tresna hauek zure enpresako berrikuntza zirkularra lau lekutatik lantzen duen munduko lehenengo toolkit-a da: pertsona, barne-ekintzaile taldeak, enpresa-estrategia eta komunitatearen ikasketa.

#OLEKUREN FUNTZIONAMENDUA
#Oleku
NOLA FUNTZIONATZEN DU #OLEKU-K

Bidaiarako prestatzen

Berrikuntza zirkularreko prozesu orok bi eremu jasotzen ditu: metodologia eta tresnak (#O prozesua) eta unea (leku_prozesua).

#Oleku-k bi eremu hauek berrikuntza zirkularrerako bide bakar batean jasotzen ditu, #O Prozesua eta Leku_prozesua era berean gertatzen direla.

#Oleku

#O prozesua non ekonomia zirkularreko gakoak diren tresnak eta metodologia bat landuko ditugun, hiru faseren bidez.

#Oleku

leku_prozesua non hausnarketarako lau une edo leku piztuko ditugun #O prozesua modu egokian betetzeko begirada laukoitza izateko.

#O prozesua

Hiru fasetan bereizten da:

#01 Asmo zirkularra piztu
#02 Berrikuntza aukera identifikatu
#03 Inpaktuko soluziobidea sortu

Fase bakoitzean 3 tresna mota aurkituko dituzu:


#Oleku

Inspirazio gida: lan-testuingurua, inspirazio adibideak eta fasearen marko kontzeptuala.

#Oleku

Bidai-mapak: plantilla moduan adierazitako tresnak banaka edo taldean egiteko.

#Oleku

Argazkia: ikasketak eta ondorioak finkatzeko tresna.

Leku_prozesua

Ekonomia zirkularreko 4 lekutatik igaroko gara #0 prozesuko faseak betetzen ditugun bitartean:

leku_NI - Lehenengo pausoa
leku_TALDEA - #01 fasea amaitzean
leku_ENPRESA - #02 fasea amaitzean
leku_KOMUNITATEA - Prozesua ixteko #03 fasea amaitzean

Leku_ prozesuan hausnarketarako leku ezberdinak miatzen ditugu: banakoa, lan-taldea, enpresa eta komunitatea. 4 esparru hauek piztea lortzen badugu, mugimendu sistemiko bat sortzeko oinarri ideala sortuko dugu.

Noizbehinka 4 prozesuak aldi berean gertatuko dira atzeraelikadura berrikuntza unea sortuz, eta modu honetan, ekonomia zirkularrean parte hartzeko gure esfortzuaren aurrerapena lortuz.

#Oleku prozesuak
eta tresnak

Ekonomia Zirkularrerantz eraldatzeko behar duzun guztia.

#Oleku
#OLEKU-REN Arrakasta adibideak

#Oleku-rekin
zirkularizatutako
enpresak

Zure proiektua ekonomia zirkularrera
bihurtzeko bidean pauso bat
haratago joan nahi duzu?

harremana