#TEE industria

#TEE industria
Conexiones Circulares programak hausnarketarako guneak sortu nahi ditu, bai eta enpresetan eta/edo erakundeetan baliabide materialak murriztu eta optimizatuko dituzten enpresa-eredu eta praktika jasangarri berriak sortzeko beharrezko tresnak ere.

Edizio hau Gipuzkoako Aparatu Elektriko eta Elektronikoen (AEE)  sektoreari zuzenduta dago, eta helburua da ekintza-aukerak identifikatzea eta proiektu estrategikoak sortzea ekonomia zirkularraren arloan, sektore horretako balio-kate osoaren analisitik abiatuta.

Edizio guztietan bezala, topaketan landuko den tresna Toolkit #OLEKU da, Gipuzkoako hainbat sektoretako 50 enpresa baino gehiagotan esperimentatutako metodologia. Aukerak aztertzeko eta bilatzeko eta inpaktu handiko eredu zirkular berriak asmatzeko sortua, enpresen proiektu eta erronkei aplikatzeko diseinatua. Azken batean, emaitza ukigarriak sortzera bideratutako metodologia da, bai maila estrategikoan, bai berrikuntza zirkularraren ikuspegitik loturak, harremanak eta aukerak erraztera bideratuta.

Conexiones Circulares programaren hirugarren edizioa da hau, Impact Hub Donostiak antolatua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Berrikuntza Departamentuaren laguntzarekin.